9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

265/2003 EBAZPENA, 2003ko abenduaren 31koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 1. lotearen hornidura, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez, kontratatzeko espedientea onesten duena.

Azpiegituren eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 1. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 1.lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2004/4 espediente zenbakia).

_Tramitazioa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 102.936,84 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 20 egun, kontratua formalizatzen denetik hasita.

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2004ko otsailaren 16a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Klausulen pleguak: Interneteko www.cfnavarra.es guneko zerbitzuen katalogoko kontratazioei buruzko atalean eta Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko bulegoetan (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2, beheko oina) bulegoko egun-ordu baliodunetan.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko otsailaren 23ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita batean._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0400445