9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

526/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, 2003-2004 ikasturterako esleitzen dituena, lehiaketa publikoz eta presako izapidaketaz, gehienez ere bederatzi tokiko ibilgailuen bidezko ikasle-garraioko zenbait espediente, emergentziakotzat deklaratuak irailaren 5eko 404/2003 Foru Aginduan.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu foru agindu honen eranskinean ageri diren enpresei adjudikatzea aipatu ikastetxeei dagokien eskola garraioaren zerbitzua.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitalditik 2002ra luzatutako, eta 2003ra ere luzatutako, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Honen jarraian zerrendan ematen diren enpresei esleitzea ikasle-garraioaren zerbitzuei dagozkien espedienteak:

_Aróstegui Larraza, Gregorio: 01/01 espedientea. Zenbatekoa/eguneko (BEZa barne) 100 euro.

_Bariain Galar, Ignacio: 10/06 espedientea. Zenbatekoa/eguneko (BEZa barne) 73,58 euro.

_Jiménez Caparrós, Juan J.: 09/05 espedientea. Zenbatekoa /eguneko (BEZa barne) 100 euro.

_Limutaxi, S.L.: 25/12 espedientea. Zenbatekoa/eguneko (BEZa barne) 28 euro.

_Tele-taxien zerbitzu lagungarriak: 32/14 espedientea. Zenbatekoa/eguneko (BEZa barne) 21 euro.

2. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren urratsak egitea esleipen kontratuak egin eta erregelamenduaren araberako bermeak jar daitezen.

3. Honen bidez esleitu den ikasle-garraioaren gastua 1.935,48 eurokoa izanen da guztira 2003ko abendura bitarte, eta 2002tik 2003ra luzatutako ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Ikasle-garraioa" izeneko 41620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da (6653 espedientea). 2004ko urtarrila-ekaina aldirako kostua, gutxi gorabehera, 33.548,32 eurokoa izanen da guztira, 2004rako aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

4. Foru agindu honetan xedatutakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamabostean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0301590