9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

Tuterako H.A.P.O.ko aldaketa puntuala, 1025. lurzatiari dagokiona, Gaztambide-Carrera karrikako 15ean

Hiri honetako Udalak, 2003ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen behin betikoz onestea Tuterako H.A.P.O.n 1025. lurzatiari dagokionez aldaketa egiteko proiektua, Gaztambide-Carrera karrikako 15ean. Sustatzailea José Manuel Arellano Yanguas jauna da, Nafarroako Kutxaren izenean. Hasierako onespena 2003ko otsailaren 28ko osoko bilkuran eman zitzaion.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0300816