9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D O R R A O

Saneamendu eta zoladura lanak. Hasierako onespena

Udal honek, 2003ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hitzez hitz hauxe dioen erabakia hartu zuen:

Jesús Mari Resano Lizarraga jaunak, Dorraoko Kontzejuaren izenean, Udal honi eskatu dio saneamendu eta zoladura sareak egiteko hirigintzako lizentzia emateko tramiteak has ditzala, Julián Galar, Carmelo Astrain jaunek eta beste arkitekto batzuek egindako eta dagokion Elkargoak 2002ko azaroaren 4an ikus-onetsitako proiektuaren arabera. Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 134. artikulua, urbanizazio proiektuei buruzkoa, eta 199. artikulua, osoko bilkuran hau erabaki da, kide guztiak ados zirela:

1. Hasiera batez onestea hornidura sareak eta zoladura berritzeko proiektua, Julián Galar, Carmelo Astrain jaunek eta beste arkitekto batzuek egindako proiektuaren arabera.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogei eguneko jendaurreko epea hastea, proiektuari buruzko alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.

Dorraon, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300824