9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I T Z A

Jarduketa sistema aldatuta. Hasierako onespena

2003ko urriaren 27ko bilkuran ondoko erabakia hartu zen: arau subsidiarioetan aurreikusitako jarduketa sistema aldatzea Aginagako Kontzejuko UE 1.2. eta UE 1.3 exekuzio unitateetan (Itza), konpentsazio sistemaren ordez lankidetzakoa ezartzeko bertan.

Eta erabaki zen, orobat, espedientea jendaurrean paratzea hogei egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 157, 143 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Eritze-Itzan (Itzako Udalaren egoitza), bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300517