9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L A R U N B E

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Larunbeko Kontzejuak eta Miguel Angel Larumbe Artaiz, Cesáreo Larumbe Ascunce eta María Rosario Larumbe Ascunce jaun-andreek hirigintza hitzarmena negoziatu dute, ondoko helburuak lortzeko baldintzak eta elkarrenganako konpromisoak zehazte aldera: Larunbeko Kontzejuak beste aldeak hirilurreko 278-A lurzatian dituen zenbait lur eskuratuko ditu Larunbeko pilotalekua egiteko, eta partikularrek Larunbeko landalurreko 15. poligonoko 125. lurzatia eskuratuko dute; horrez gain, konpromisoa hartu dute hirigintzako arauetan aldaketa bat elkarrekin tramitatzeko Itzako Udalean, Larunbeko 15. poligonoko 278-c lurzatiko hirilurraren azalera 1.750 metro karratu handitzeko. Hitzarmen horren lehen zirriborroa 2003ko martxoaren 8an onetsi zen hasiera batez; hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egon bitartean, interesatuek haren edukia aztertzen ahalko dute, Eritzebeitiko udal idazkaritzan, baita bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ere.

Larunben (Itza Zendean), bi mila eta hiruko martxoaren zortzian. Kontzejuko alkatea, Francisco Andueza Goldáraz.

Iragarkiaren kodea: L0300515