9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

86/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa 2004., 2005. eta 2006. urteetan inprimatzeko lanen kontratua esleitzen duena.

Indarra duen legerian xedaturikoa betez, aditzera ematen da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 9an emandako 86/2003 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa inprimatzea, 2004., 2005. eta 2006. urteetan.

_Esleitzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

_Esleipen hartzailea: ONA Industria Gráfica, S.A.

_Esleipenaren prezioa: 1.530.000 euro.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0300951