9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Sergio Oses Lozanori, azken helbide ezaguna Azotz kaleko 3, 3.a D baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 1002/03 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko urriaren 9an, 13:15 aldera, NA-9133-AX ibilgailuari salaketa egin zitzaion, Kale Nagusiko 33 bikoitian dagoen taxiendako geralekuko ibilgailuei ateratzea galaraziz aparkatzeagatik; hori 13/92 Errege Dekretuaren 91. artikuluaren arabera, arau-hauste larria da.

Interesatuari kargu-plegua igorrita, Sergio Oses Lozanok, helbidea Iruñeko Azotz kaleko 3-3.a D baitu, alegazioak aurkeztu ditu moduz eta tenorez, baina inola ere egindakoa eta salatutakoa ezeztatzen ez dutenak, izan ere, udaltzainak berretsi duenez, ibilgailua aparkatua zegoen moduan taxiei ateratzea galarazten zien; horrenbertzez,

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio jaun alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300733