9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

ERABAKIA, 2003ko abenduaren 24koa, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak hartua, Zizur Nagusiko Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Zizur Nagusiko Udalak, bi mila eta hiruko azaroaren bostean, Udal Planaren proiektua aurkeztu zuen, behin betikoz onetsia izateko.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Zizur Nagusiko Udal Plana behin betikoz onestea proposatu du.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/19494 Foru Legeko 289 e) artikuluarekin eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluarekin bat,

ERABAKI DU:

1. Zizur Nagusiko Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Udalari adieraztea hiru hilabeteko epean, gehienez ere, Testu Bategin bat igorri behar diola departamentu honi, eta hartan Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2003ko abenduaren 22ko txostenaren 5. atalean ezarritakoa aplikatu ondoko zuzenketak behar den bezala bilduko dira.

3. Aditzera ematea erabaki honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan inpugnatu daiteke zuzenean, Erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

4. Ebazpen hau Zizur Nagusiko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita lauan._Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaria, María José Alvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F0400070