9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

Xehetasun azterlana, Castilla y León, Madrid eta Aragon kaleen arteko lurzati multzoan, Las Labradas poligonoan

Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2003ko azaroaren 24ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako HAPOko Las Labradas poligonoan, Castilla y León, Madrid eta Aragon kaleen arteko 14. nabe-saileko 14.01, 14.02, 14.03, 14.14, 14.15, 14.17 eta 14.18 lurzatiak bateratzeko. Sustatzailea Larry Parsons jauna da, Naverioja, S.L. ordezkatuz. Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz aurkeztu ere Udalaren erregistro orokorraren bidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0300640