9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Hona hemen, osorik eta hitzez hitz, Gobernu Batzordeak 2003ko azaroaren 17an, besteak beste, hartu zuen erabakiaren xedapen zatia:

1._Hasiera batez onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 2. eremuko 3. exekuzio unitatearen Kudeaketarako Hirigintza Hitzarmena, 2. eremuko 3. exekuzio unitateko lurren jabeen eta San Adriango Udalaren artekoa, zeinaren xedea baita San Adriango Udalari % 10 lagatzea hirigintza aprobetxamendutik (urbanizazio kargarik gabe), legez hala ezarrita baitago, lagapenaren ordez balio bereko diru kopurua ordainduta.

2._Perituaren balorazio txostenaren arabera, lurzoru okupagarriaren balioa 27,58 euro/metro karratua da, eta ondoriozko hiru lurzatiak bereizten dira, haietako bakoitzak honako kopuru hau ordaindu beharko baitu:

_A lurzatia, 522,13 metro karratuko lurzoru okupagarria: 14.400,35 euro.

_B lurzatia, 464,13 metro karratuko lurzoru okupagarria: 12.800,71 euro.

_C lurzatia, 555,06 metro karratuko lurzoru okupagarria: 15.308,55 euro.

Hiru zenbatekoak batuta 42.509,61 euro ateratzen baitira, kopuru hori ordaindu beharko diote jabeek San Adriango Udalari, 2. eremuko 3. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onesteko erabakia hartu baino lehen.

3._Erabaki hau jakinaraztea San Adriango Arau Subsidiarioetako 2. eremuko 3. exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordeko buruari, alegia (ikusirik Batzordea eratzeko eskritura, Luis-Miguel Otaño Martínez-Portillo San Adriango jaun notarioak 2003ko otsailaren 14an egiletsia, bere protokoloko 265. zenbakia) Pablo Ezquerra Lasheras jaunari.

4._Igor bedi erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Erabaki hau igortzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin, eta iragarki oholean jartzea, jendaurrean hogei egunez egoteko epeari hasiera emateko, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Emilio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0300507