9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

G E S A L A T Z

Hirilurreko ondasunen gaineko balorazio txostenaren lehen berrikuspena behin betiko onetsirik

Batzorde Mistoko Udalaren ordezkariek Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren lehenengo berrikuspena hasiera batez onetsi ondotik, proiektua hamabost egunean egon zen jendaurrean Udaleko iragarki oholean. Epe horretan erreklamaziorik jaso ez denez, Nafarroako Gobernuaren ordezkariek Batzorde Misto horretan bertan txostena aztertu ondotik, behin betiko onetsi da, aipatu Batzordeak 2003ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bitartez.

Gesalatzen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0300502