9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Aramendiko UE-1-1 unitatetik UE-1-5era urbanizatzeko proiektua behin betikoz onetsirik

Allin Ibarreko Udalak, 2003ko azaroaren bostean egindako bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Aramendiko UE-1-1 unitatetik UE-1-5era urbanizatzeko proiektua, Alen Andueza teknikariak erredaktatu eta María Puy López Lara andreak eta Francisco Javier Aramendia jaunak sustatua.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Larrionen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita batean. Alkate udalburua, María Ascensión Garriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0300440