9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Behin betiko likidazio kontua hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2003ko azaroaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea VI eta XVI. unitateen birzatiketaren eta bideetako sistema orokorraren behin betiko likidazio kontua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0300398