9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

San Adriango Udalak, 2003ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa, antolamendu xehekatuaren determinazioarena, Calderería y Transformados-ek sustatua, Laura Extremiana Ruiz andre arkitektoak egindako proiektuaren arabera, 2003ko azaroaren 7ko datarekin ikus-onetsi baitzen, industrialdeko AR-1a eremuko 2. lurzatiko 51. azpilurzatiari eragiten diona, aldatu nahi baititu bere lerrokadurak eraikinetako tarteari dagokionez, A kalean (10 metro izatetik 15 metro izatera) eta B kalean (10 metro izatetik 5 metro izatera). Ez dira aldatzen ez mehelinetarako tartea ez gaur egungo eremu okupagarria, eta ibilgailu astunek segituko dute sarbidea A kaletik izaten.

Bigarrena._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legeko 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean."

San Adrianen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Emilio-Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0400056