9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

E D I K T U A

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59,4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: Jesús Peláez Alvarez. Matrikula: NA-5862-W. Sarrera eguna: 2003ko ekainaren 19a.

Jabea: Luis M. Dos Santos Loureiro. Matrikula: NA-2678-AC. Sarrera eguna: 2003ko apirilaren 23a.

Jabea: Ernest Silverius Dragustin. Matrikula: 8143-SQ74. Sarrera eguna: 2003ko uztailaren 22a.

Jabea: Pedro A. Aldecoa Retolaza. Matrikula: BI-59272. Sarrera eguna: 2003ko apirilaren 11.

Trafikoari buruzko Legeko 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren biltegitik kentzen ez bada hamabortz eguneko epean, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Barañainen, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan. Alkatea, Jesús Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0301423