9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ADIOS

Herrilurren mugaketa kartografikoa

Adiosko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, aurtengo azaroaren hogeian egin osoko bilkuran:

Azaroaren 25eko 242/2002 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua abiarazi zen; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen azaroaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugaketa kartografikoa egin beharra dago.

Horrenbestez, erabaki da:

Onetsi egin da udal mugapeko herrilurren eta ardibideen mugaketa kartografikoaren prozedura abiaraztea.

Iragarkiak paratuko dira bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Udalaren iragarki oholean, eta aipatu Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritako epeetan.

Argitara ematen da eta jakinarazten ezen interesatuek espedientea aztertu ahalko dutela udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunetan; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Adiosen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Fortunato Vidaurreta Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0300583