9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E N E R I T Z

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik (S-1 eta UO-31 )

Enerizko Udaleko alkate udalburuak, bi mila eta hiruko azaroaren hemeretzian eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen S-1 eta UO-31 jarduketa unitateko hirilurzoruen gaineko xehetasun azterlana, Inversiones, Suelos y Actuaciones, S.L.k sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan agindutakoa betez, hogei egunez jarriko da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Eneritzen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bortzean. Alkate udalburua, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0300586