9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E N E R I T Z

Borondatezko birzatiketa hasiera batez onetsirik (S-1 eta UO-31)

Enerizko Udaleko alkateak, aurtengo azaroaren hemeretzian emandako ebazpenaren bidez, S-1 eta UO-31 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua onetsi zuen hasiera batez. Onespen honek unitatea garatzen duen xehetasun azterlanaren behin betiko onespena behar du. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, behin betikoa bilakatuko da.

Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan agindutakoa betez, hogei egunez jarriko da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Eneritzen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bortzean. Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0300587