9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1611/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Obanosko Udal Plana AR-5 banaketa eremuan aldatzeko espedientea, Residencial Eunate, S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Obanosko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Obanosko Udal Plana AR-5 banaketa eremuan aldatzeko espedientea, Residencial Eunate, S.L. enpresak sustatua, zehaztapen honekin:

_AR5eko hirigintza arautegiak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren 2003/268345, 2003/231933 eta 2003/186699 txostenetan eta Ebroko Ur Konfederazioaren N/REF 2003.O.699 ofizioan aipatzen diren zehaztapenak bildu beharko ditu.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu honen berri ematea Obanosko Udalari eta Residencial Eunate, S.L. enpresari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren bian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0300974