9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Rubén Gónmez Bermejo jaunari, azken helbide ezaguna Ultzama kalean, 9 zenbakian-1.D atean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 261/03 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko martxoaren 6an, 2:00ak aldera, NA-4462-AF ibilgailuari salaketa jarri zitzaion, espaloiaren gainean edo oinezkoendako bidean barna ibiltzeagatik Zangozako Merinaldea kaleko 22 zk.aren pareko zelaian; egitate hori arau-hauste larria da, 13/92 Errege Dekretuko 121,5. artikuluaren arabera.

Rubén Gónmez Bermejo interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Ultzama kalean, 9 zenbakian-1.D atean baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, espedientea tramitatzerakoan egungo arauetan eskaturiko gutxieneko baldintzak bete baitira.

Bestalde, udaltzainak berretsi egiten du salatutako egitatea.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300730