9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Julio C. Santos Andrés jaunari, azken helbide ezaguna Pakearen Ibilbidean, -7 zenbakiko 5. ezkerrean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 13/92 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko irailaren 25ean, 12:35ak aldera, NA-6380-BD ibilgailuari salaketa jarri zitzaion, debekaturiko tokian aparkatzeagatik, marra hori eta jarraiaz markaturikoan, Kale Nagusiko 24an (bakoitia); egitate hori arau-hauste larria da, 13/132 Errege Dekretuko 91.2 artikuluaren arabera.

Julio C. Santos Andrés interesatuari kargu plegua igorrita (helbidea Pakearen Ibilbidean, -7 zenbakiko 5. ezkerrean baitu, Burlatan), alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, behar bezala seinalaturiko tokian aparkatu baitzuen, beste erabiltzaileei biraketa egitea oztopatuz.

Gauez aparkatzeaz esaten duzunari buruz, berriz, esan beharra dago salaketa eguerdiko 12:35ean egin zela, hortaz;

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300731.