9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Ebazpenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 3268. Jabea: De los Santos de los Santos, Fernando. Matrikula: NA-4751-AV. Arau-haustearen tokia: Gipuzkoako etorb., 17. Eguna: 2003/05/05. Ordua: 7:30. Zenbatekoa: 96,16. Arau-haustea: 39.2.f BSL 91.2.c. ZEO

Espedientea: 3252. Jabea: Do Nascimiento dos Santos, José Augusto. Matrikula: SS-864-AG. Arau-haustearen tokia: Arantzazu, 2. Eguna: 2003/04/26. Ordua: 18:52. Zenbatekoa: 96,16. Arau-haustea: 53.1. BSL 132.1. ZEO

Espedientea: 3368. Jabea: Pina Martos, Igor. Matrikula: BBH-3676-C. Arau-haustearen tokia: Gipuzkoako etorb., 32. Eguna: 2003/07/22. Ordua: 9:20. Zenbatekoa: 96,16. Arau-haustea: 53.1. BSL 132.1. ZEO

Espedientea: 3264. Jabea: Pozo Barquero, Agustín. Matrikula: NA-5272-P. Arau-haustearen tokia: Donamaria, 7. Eguna: 2003/05/02. Ordua: 12:40. Zenbatekoa: 96,16. Arau-haustea: 39.2.c BSL 91.2.g. ZEO

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, salatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bidezko juzgatzen duten guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituzten agiriak aurkezteko, eta hori guztia egin beharko dute Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz.

Espedientea Udaleko bulegoetan dago interesatuen eskura, Kaleberriko 12an. 10:30etik 13:30era hantxe aztertu ahalko dute, baita espedienteko agirietatik nahi diren kopiak eskatu ere.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaindu ahalko dute ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Berriozarren, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0301555