9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Berriozarko Arau Subsidiarioetako (Udal Plana) R1, R2 eta R3 unitateak birzatitzeko proiektua behin betiko onetsirik

Berriozarko Udalak, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamarreko osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Jendaurreko epea iragan delarik, ikusirik aurkeztutako alegazioak eta, orobat, alegazioen txosten-proposamena, Pascual Ustárroz arkitektoak eta Nagore Soravilla eta Iruretagoyena Aldaz letratuek aurkeztutakoa, lehena Udalaren kanpoko aholkularia baita eta bigarrena, berriz, birzatiketa proiektuaren prestatzailea, honako hau erabaki da:

Lehenbizi._Baiestea Compañía Mercantil Hotel Maitena, S.L.k aurkeztutako alegazioa, Udalaren hirigintzako aprobetxamenduaren ehuneko hamarraren banaketari buruzkoa, zeinak birzatiketa aldatzen baitu.

Bigarren._Hein batean baiestea Repsol Productos Petrolíferos, S.A.k aurkeztutako alegazioa: 1 eta 4. puntuetan ezarritakoa onartzen da (finken azalera eta Udalaren hirigintzako aprobetxamenduaren ehuneko hamarrearen banaketa) eta 2 eta 3. puntuak, berriz, ezesten (balorazioak), espedienteko txostenetan biltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarren._Behin betiko onestea R1, R2 eta R3 unitateak birzatitzeko proiektua, hasiera bateko birzatiketaren agiriari jarraituz, zeina behin betiko onesteko aurkeztutako agiriekin aldatu baita. Agiria bat dator arestian aipatutako alegazioaren baiespenarekin.

Laugarren._Konpentsazio Batzordeari eskatzea birzatiketa proiektuaren memoriaren testu bategina presta dezan, hilabeteko epean, erabaki honetako edukiari egokituta.

Bosgarren._Alkateari ahalmena ematea, birzatiketa Jabetza Erregistroan behin betiko inskribatu baino lehen beharrezkoak diren agiriak sina ditzan Udalaren izenean.

Seigarren._Erabaki hau jakinaraztea interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta lauko urtarrilaren bian. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0400155