9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

B E R B I N T Z A N A

2004. urteko zerga-tasak

Berbintzanako Udalak 2004ko karga-tasak onetsi zituen 2003ko azaroaren 20ko osoko bilkura arruntean. Hona hemen:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa. Zerga tasa: % 0,37

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa. Zerga tasa: % 0,80

3._Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalen gaineko zerga. Zerga tasa: % 1,4

4._Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifa orokorra.

5.-Eraikuntzen gaineko zerga: Zerga tasa: % 2,25

6._Gainbalioaren gaineko zerga: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5.000 biztanle bitarte), dagokion aldiaren araberakoa:

5 urte bitarteko aldia: 2,2ko tasak.

10 urte bitarteko aldia: 2,1eko tasak.

15 urte bitarteko aldia: 2,0ko tasa.

20 urte bitarteko aldia: 2,0ko tasa.

Zerga tasa: % 8

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, iragaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarriko da, eta ondoko errekurtsoak paratu ahalko dira erabakiaren aurka:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik aitzina.

Berbintzanan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bortzean. Alkate udalburua, José Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0300720