9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, honako honena: 136/2003 Foru Dekretua, ekainaren 9koa, Etxalarko Udalaren eta Juan Peña Perugorria jaunaren arteko iralekuen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarriak onesten dituena.

Akatsak atzeman direnez aipatu foru dekretuaren testuan, 2003ko 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 4an argitaratu baitzen, hona hemen zuzenketa:

6824. orrialdean, II. azalpenean. hau dioen tokian: "403.436 metro koadrokoa", hau esan behar du: "403.936 metro koadrokoa".

V. azalpenean, lehen klausulan, 5) zenbakian, hau dioen tokian: "1. poligonoko 24. lurzatiko H azpilurzati gisa" hau esan behar du: "24. poligonoko 1. lurzatiko H azpilurzati gisa." hau dioen tokian: "5.412 metro koadrokoa", hau esan behar du: "5.912 metro koadrokoa."

6825. orrialdean, V azalpen zatian, bosgarren klausulan, hau dioen tokian: "392.956 metro koadrokoa", hau esan behar du: "393.456 metro koadrokoa."

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamabian._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0301389