78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko urtarrilaren 12an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori 28. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2004ko martxoaren 5ean.

Jendaurreko epean erreklamazio bat aurkeztu zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; Batzarrak 2004ko maiatzaren 4an hartutako erabaki berariazkoaren bidez, erreklamazioa ezestea ebatzi zen, eta behin betikoz onetsi ziren bai aurrekontua bai hari erantsitako eranskinak eta betearazpen oinarriak.

Horrenbertzez, eta artikulu horretan xedatutakoari jarraikiz, onetsi den behin betiko aurrekontua argitara ematen da.

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 20.007,56 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 381.704,68 euro.

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 166,62 euro.

Dirusarrerak, guztira: 401.878,86 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua._Langileen soldatak: 325.660,51 euro.

II. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 74.700,79 euro.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.517,56 euro.

Gastuak, guztira: 401.878,86 euro.

Erriberrin, 2004ko maiatzaren 14an._Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L0409431