78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIORDIA

2004ko aurrekontua aldatzeko 1. espedientea eta hautetsientzako ordainsariak

Ziordiko Udalak, 2004ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aho batez 2004ko aurrekontua aldatzeko 1. espedientea, honako honetan datzana:

Kontusail berri hauek sortzea:

Hermendiko inbertsioak: 70.000 euro.

UO-6ko urbanizazioa: 125.000 euro;

Bulegoko ekipamendua erostea: 3.000 euro.

Kontusail hauetan osagarriak gehitzea:

Zinegotzientzako ordainsariak: 4.000 euro gehiago.

Erabilera publikoko ondasunen mantentze-lanak: 35.000 euro gehiago.

Eraikinen mantentze-lanak: 6.000 euro gehiago.

Gastu igoera, guztira: 243.000 euro.

Finantzaketa: gastu orokorretarako diruzaintzan 2003ko abenduaren 31n zegoen gerakinaren kontura.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuta, eta behin betikoz onetsitzat hartuko da, beste erabakirik hartu gabe, haren aurkako alegaziorik aurkezten ez bada.

Halaber, aho batez onetsi zen korporazioko kideentzat ondotik aipatzen diren ordainsariak finkatzea, bilkuretara joateagatik, erabakiaren eragina 2004ko urtarrilaren 1etik hasita:

Osoko bilkurara joandako aldi bakoitzagatik: 73 euro.

Ziordian, 2004ko maiatzaren 11n._Alkatea, Asier Otsoa Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0409374