78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERGOIENA

2004ko aurrekontuaren onespena

Ergoienako Udalak, 2004ko apirilaren 29an egindako bilkuran, 2004ko aurrekontua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko litzateke.

Ergoienan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkatea, Fernando Etxauri Gallardon.

Iragarkiaren kodea: L0409311