78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARESO

2004ko aurrekontu orokorra

Aresoko Udalak, aurtengo martxoaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Espedienteak jendaurrean eman beharreko denboran inork ez badu aurkako alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz; hona hemen haren laburpena:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 63.787 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 70.799 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 2.640 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 46.307 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 286.793 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 2.846 euro.

Gastuak, guztira: 472.172 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 38.193 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 22.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 16.136 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 61.170 euro.

5. kapitulua._Ondareko inbertsioak eta herril. aprobetxamenduak: 33.127 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 90.000 euro.

7. kapitulua._Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 203.408 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 30.000 euro.

Dirusarrerak, guztira: 394.034 euro.

Areson, 2004ko ekainaren 3an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0409307