78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERTIZARANA

Hasiera batez onetsirik 2004ko aurrekontuko lehenbiziko aldaketa Diruzaintzako gerakina gehitzea

Bertizaranako Udalak, 2004ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen diruzaintzako gerakina gehitzea, gastuetako honako kontusail hauek finantzatzeko:

Dirusarrerak:

Diruzaintzako gerakina, gastuetako kontusail hauek finantzatuko dituena:

143260106. Gasaren kanalizazioa, Narbarten: 12.000 euro.

143260105. Narbarteko hiru urterako plana 2004-2007: 95.000 euro.

Jendaurrera ateratzen da, orok jakin dezan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276.ean ezarritakoari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, onetsitako aurrekontu-aldaketa hau behin betikoz onetsita geldituko da jendaurreko epea iragatearekin batera.

Bertizaranan, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409285