78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERTIZARANA

Behin betikoz onetsirik 2003ko aurrekontuko bigarren aldaketa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrera ateratzen da aurrekontuko bigarren aldaketa, 2003ko azaroaren 21eko bilkuran hasiera batez onetsi eta 2004ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 16an, argitaratu zena; jendaurrean egon den denboran haren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsita gelditu da:

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakinen kontusaila, gastuetako 101913 kontusaila finantzatuko duena (udaletxerako maileguaren amortizazioa): 47.859,01 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bertizaranan, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409282