78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ABERIN

Aurrekontuko 1/2004 aldaketa. Hasierako onespena

Aberingo Barrutiko Udalak aurrekontuko ondoko aldaketa hau onetsi zuen hasiera batean, 2004ko maiatzaren 18ko bilkuran:

Kreditu gehikuntza:

Kontusaila: 521.62102. E.T.B.ko antena. Zenbatekoa: 11.090 euro.

Finantzaketa:

Kontusaila: 1-870. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 11.090 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, nahi duten guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aberinen, 2004ko ekainaren 4an._Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0409239