78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

245/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 28koa, Josune Aramburu Urtasun, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Itzulpen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko ekainaren 28an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Josune Aramburu Urtasun, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Itzulpen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2004ko ekainaren 28an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0410302