78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

A Z K O I E N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Plataforma jasotzaileak saldu eta alokatzeko nabea, El Escopar industrialdea, Azkoiengo udal mugapea. Sustatzailea: Jesús Martínez García.

Aditzera ematen da ukituek beren eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2004ko ekainaren 7an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409416