78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

232/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa, María José Rodríguez de Armenta andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko ekainaren hamalauko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María José Rodríguez de Armenta andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Adiministrazioaren funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, 2004ko ekainaren 14an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0409702