78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B E R A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzgatzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iñaki Irigoien García. Jarduera: establezimendu komertziala eta motozikletak konpontzeko tailerra. Tokia: U.C.14.2 S1.

Beran, 2004ko ekainaren 8an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0409413