78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, Burlatako kale Nagusiko 8-10eko behean dagoen lokala moldatu eta ibilgailuen garaje-aparkalekua izateko egokitzeko, betiere jarduera sailkatuen araudiari loturik, gero zehazten den bezala, aipatutako epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Lagoa Lezáun, S.L. Jarduera: ibilgailuen garaje-aparkalekua. Tokia: kale Nagusia, 8-10, behea.

Burlatan, 2004ko ekainaren 3an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0409309