78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

231/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa, Ricardo Zalduendo Pitillas jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioak izan beharko dute.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko ekainaren hamalauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ricardo Zalduendo Pitillas jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, 2004ko ekainaren 14an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0409705