78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BERTIZARANA

2004ko plantilla organikoa behin betiko onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Bertizaranako Udalak 2004ko plantilla organikoa onetsi zuen, 2003ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran.

2004ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 16koan, argitara eman zen jendaurrera ateratzen zelako iragarkia, eta alegazioetarako epea iragan baita halakorik gabe, espedientea behin betikoz onetsita gelditu da.

Udalak 2004ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, honako iragarki hau onetsi zen:

Administrazio-kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik, bitarteko moduan betea.

Izenen zerrenda

Bitarteko idazkaria: Sara Mendiburu Dufurrena. Maila: A. Lanpostuko osagarria: 100eko 30. Administrazio-kontratuduna.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bertizaranan, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409283