78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MURIETA

D mailako langileendako deialdi murriztua, zerbitzu anitzetako C mailako enplegatua izateko lanpostu bat betetzeko

"Ikurisik Murietako Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, C mailakoa eta lan-kontratuarekin betetzeko beharra dagoela, Murietako Udaleko D mailako langileen artean deialdi murriztua eginez, eta hori plantillako lanpostuak handitu gabe, betiere 2004ko urtarrilaren 22ko bilkuran onetsitako plantilla organikoaren arabera, Murietako Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin bilkuran, oinarri hauek onestea erabaki zuela:

M U R I E T A

Murietako Udaleko D mailako langileendako deialdi murriztua, Murietako Udaleko zerbitzu anitzetako C mailako enplegatua izateko lanpostu bat betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Murietako Udaleko zerbitzu anitzetako C mailako enplegatua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzea da, Murietako Udaleko D mailako langileendako deialdi murriztua eginez.

1.2. Deialdi honetan izendatuko den izangaiak, lanpostuaren jabetza hartzen dutenetik aitzina, zerbitzu anitzetako C mailako enplegatua izanen da, eta anarteraino zuen lanpostua bertzerik gabe amortizatuko da.

1.3. Lanpostuaren oinarrizko lansaria C mailari dagokiona izanen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari jarraikiz, gehi dagokion plantilla organikoa onesten den momentuan ezartzen diren osagarriak.

1.4. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da; alta emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

1.5. Izendatutako izangaiak lantokia duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko Murietako udal mugapean finkatuko du bere bizilekua.

1.6. Lanaldia araudi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, baita opor egun eta jaiegunen zehaztapena, bidai-sariei dagokiena eta gainerako eskubideak ere. Halarik ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

2._Eginkizunak.

Izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu: garbiketa eta mantentze lanak Udalaren eraikin, azpiegitura eta berdeguneetan, eta albienteei dagozkienak, zerbitzuko koordinatzailearen zuzendaritzapean, eta bertze alor batzuetan laguntza eman beharko du, beharrezkoa denean.

Bere mailaren eta kategoriaren barrenean bere esku uzten diren guztiak.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Murietako Udaleko D mailako lan-kontratuduna izatea.

b) Gutienez ondoko ikasketetan tituluak edukitzea: Goi Mailako Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea den titulua, edo haien ordez, Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko antzinatasuna, onartua, egiaztatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

3.2. Izangai hautatuak deialdi honen hamabigarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan egiaztatu beharko ditu baldintza horiek guztiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizio garaitik izendapenera arte bete beharko dira.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkeztu beharko dituzte Murietako Udalaren erregistro orokorrean, atxikirik doan ereduari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bertzenaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako edozein bideren bitartez.

4.2. Minusbaliatuek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

4.3. Eskabide horrekin batera, izangaiek lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduen ziurtagiriak, deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritakoak, aurkeztu beharko dituzte. Agiriak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira, bertzenaz ez aurkeztutzat joko dira.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6._Epaimahaia.

6.1. Ondoko kideek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Jesús María Martínez de Morentin Berruete, Murietako alkatea.

Ordezkoa: Ana Etayo Ortigosa, lehen alkateordea.

Mahaikidea: Felipe Ajona Chasco, Murietako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Gerardo Jiménez Ibáñez, Murietako Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Mariano Izcue Ros, Murietako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: José Javier López Lana, Murietako Udaleko zinegotzia.

Mahaikide-idazkaria: José Joaquín Legarda Araiz, Murietako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldian 30 puntu eskuratuko dira, gehienez ere.

7.2. 4.3. oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko dira:

Nafarroako administrazio publikoetan zerbitzu anitzetako enplegatu nahiz albiente lanetan egindako zerbitzuengatik: 3 puntu urte oso bakoitzeko; urtea baino denbora-tarte tikiagoak hainbanatuko dira. Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua. 25 puntu gehienez.

7.3. Prestakuntza ikastaroak egitea:

a) Prestakuntza ikastaroak egiteagatik, behar bezala antolaturikoak, bete behar den lanpostuarekin zerikusia badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko, gehienez ere 5 puntu.

7.4. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Murietako Udaleko iragarkien oholean paratuko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8._Oposizioaldia.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

8.2. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu (ez dira baztergarriak izanen), eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira bertan:

a) Lehenbiziko ariketa: teorikoa. Galdera teorikoak eginen dira proba honetan, zerbitzu anitzetako enplegatuek egin beharreko eginkizunei buruz izanen da eta, bereziki, oinarri hauetan bildutakoei buruz. Proba honek gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du.

b) Bigarren ariketa: praktikoa. bi proba praktiko egin beharko dira:

1. Lorezaintza. Gehieneko puntuazioa: 15 puntu.

2. Mantentze-lanak. Gehieneko puntuazioa: 15 puntu.

c) Hirugarren ariketa: buruz buruko elkarrizketa epaimahaiarekin, lanpostuarekin ikusteko duten gaien gainean, gehienez ere ordu erdiz. Gehieneko puntuazioa: 5 puntu.

8.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, gainditu duten izangaien zerrenda emanen da aditzera, lortutako puntuazioarekin batera, Murietako Udaleko iragarki oholean.

8.4. Hautapen probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.

8.5. Ez da nahitaezkoa izanen proben egunak, orduak eta tokia argitaratzea; hala ere, Murietako Udaleko iragarki oholean aditzera eman beharko dira gutienez berrogeita zortzi ordu lehenago edo hogeita lau ordu lehenago, hasierako proba baten jarraipena baldin bada.

8.6. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen zigor penalak ukatu gabe.

9._Probak gainditu dituztenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren emaitza emandakoan, epaimahaiak aditzera emanen du Murietako Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian nahiz oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortzen duten izangaien aldeko izendapen proposamena eginen du. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiak, baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean.

Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra ukatu gabe.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoa gertatuz gero, hutsunea, 9.1. atalean aipatzen den izangai onartuen zerrendako hurrengo izangaiak beteko du, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean jokatuko da.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Murietako Udalak aurreko atalean xedatutakoa bete duen izangaia izendatuko du. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapenaren jakinarazpenetik hasita. Aipatu epean, eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiko 9.2 atalean ezarritakoari lotuko zaio.

11._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:

a) Administrazioekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa organo dei egileari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Murietan, 2004ko maiatzaren 28an._Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ..............., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ........., sorteguna: ....., sorlekua: ........., probintzia: ........, bizilekua: ....., karrika: ....., zenbakia: ....., solairua: ......, posta kodea: ....., telefonoa: .........., gidabaimena: ......, egun honetan luzatua: ..........

Zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

Murietako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onartua izatea eskatzen dudala.

Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa badudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

Ez naizela bereizia izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onar dezazula eskatzen dizut eta, horren indarrez, Murietako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onar nazazula.

Murietan, ...............(e)ko ................aren ..............(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0409195