78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A N T S O A I N

Plantilla organikoaren aldaketa

Antsoaingo Udalak honako erabaki hau hartu zuen, 2004ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran:

"Erabaki da:

1. Antsoaingo Udalaren plantilla organikoaren aldaketa, Udaltzaingoko kideen hizkuntza eskakizuna kentzeko.

2. Udaltzaingoko lanpostu hutsak betetzeko deialdietako puntu guztien ehuneko 10arekin baloratuko da euskaraz jakitea; hori guztia, Antsoaingo Udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2000ko ekainaren 16an argitaratu baitzen, 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan."

Antsoainen, 2004ko ekainaren 3an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0409142