78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BEINTZA-LABAIEN

Plantilla organikoa

Urriaren 30eko 13/1993 Foru Legeko 19. artikuluan, 158/1984 Foru Dekretuan eta 270/1986 Foru Dekretuan egindako aldaketan xedatutakoa betetzeko, ondoko hau erabaki zen 2004ko otsailaren 26ko osoko bilkuran: Plantillako funtzionario eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrendak onetsi dira, plantillekin batera heldu baitira.

Espedientea jendaurrean egon da entitate honetako idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, 2004ko apirilaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia agertu ondoren, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez zitzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluaren arabera, eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da Udalaren plantilla organikoa.

Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:

1. ERANSKINA

UDALEKO LANGILEAK

A) Funtzionarioak

Idazkaria A C 1 35 10. Jarduera. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

A-1) Funtzionarioen izenen zerrenda

María Paz Fagoaga Iturralde; A maila; 4. gradua; Sarrera eguna: 1981-04-04; bateraezintasuna: % 35; lanpostukoa: % 10.

B) Lan-kontratudun finkoak

Administrari-ofiziala C O.L. 1 -12. Jardunean. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

B-1) Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

María Victoria Eulate Etxegia; C maila; Sarrera eguna: 1990-07-05; hitzarmeneko osagarria: % 12.

Labaienen, 2004ko ekainaren 7an._Alkatea, Francisco Javier Vértiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: L0409125