78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

230/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa, Ricardo Zalduendo Pitillas jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko ekainaren hamalauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ricardo Zalduendo Pitillas jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2004ko ekainaren 14an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0409707