78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E Z K A R O Z E

Ordainsariak eta bilkura-sariak Udaleko kideei

Udal honek, 2004ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea ikusirik, konpentsazio ekonomikoaren sistema bat ezartzen baitu Nafarroako udalentzat, euren kideei, karguan aritzeagatik, ordainsariak edo laguntzak emateko.

Ikusirik, orobat, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ofizioa, bertan ezartzen baitira kontuan hartu beharreko baldintzak zinegotziendako ordainsari eta bilkura-sariei buruzko udal erabakiak Foru Legean ezarritako konpentsazioetara lotu ahal izateko, Udal honek boz batez erabaki du:

1. Alkatetzaren kargurako dedikazio partziala finkatzea, udalburutzari dagozkion egitekoak egiteko; dedikazioa bortz ordu izanen da asteko, eta ordutegia karguaren beharretara egokituko da. Horren truke 7.212,00 euroko ordainsaria ezarri da urtean, gizarte segurantzaren kotizazioagatik ordaindu beharreko enpresa-kuota barne. 2004 honetan, ordainsari hau 2004ko ekainaren 1etik aitzina hasiko da jasotzen eta, beraz, 2004 honetan bildu beharrekoa, soldatagatik eta gizarte segurantzatik, 4.207,00 euro izanen da urte osoan.

2. Zinegotzi bakoitzarendako, osoko bilkura bakoitzera joateagatik, 108 euro ezartzea, eta gehienez ere 869,00 euro urtean, 2004ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.

Ezkarozen, 2004ko ekainaren 3an._Alkatea, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: L0409323