78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Hautetsien ordainsariak

"Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 13. artikuluak xedatzen dutena, eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak xedatzen duena, Udal honen Batzorde Kudeatzaileko kideek, bertaratutakoen erabateko adostasunez, honako hau erabaki dute:

1._Bilkura-saritako zinegotziek jaso beharreko zenbatekoa finkatzea; honako hau:

Osoko bilkura bakoitzera agertzeagatik, 43,45 euro zinegotzi bakoitzarentzat, seihilekoetan ordainduko direnak, gehienez ere 869 euro izanik urtean.

2._Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3._Honako erabaki honek atzerako eragina badu, hain zuzen ere karguaren jabetza hartu zenetik, alegia 2004ko apirilaren 29tik aitzina. Zenbateko horiek urtero aldatuko dira urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanik, betiere Nafarroako aurreko urteko KPIren arabera.

4._Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena betetzeko, argitara bedi iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean.

5._Nafarroako Gobernuari eskatzea behar den dirulaguntza, 23/2003 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz.

Iturmendin, 2004ko maiatzaren 28an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0409021