78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERGOIENA

Ergoienako Udal Planeko aldaketa bat hasiera batez onetsirik

Ergoienako Udalak, 2004ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ergoienako Udal Planeko aldaketa puntuala, Udalak sustatua, hain zuzen ere honako hauei buruzkoa: Lizarragako Ronki Industrialdea.

Argitaratzen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 79. artikuluetan xedatutakoa betez, edozein interesatuk espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Ergoienan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkatea, Fernando Etxauri Gallardon.

Iragarkiaren kodea: L0409313