78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABREDO

Ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Cabredoko Udalak, 2004ko maiatzaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal hilerria eta hura erabiltzeari nahiz bertako zerbitzuak hartzeari dagozkion eskubideak eta kuotak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsirik geldituko da Udal hilerria eta hura erabiltzeari nahiz bertako zerbitzuak hartzeari dagozkion eskubideak eta kuotak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Cabredon, 2004ko ekainaren 4an._Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0409272