78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

61/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateko prezioak aldatzen dituena.

Industria, Merkataritza eta Lan kontseilariak, ekainaren 10ean, 128/1999 Foru Aginduaren bidez, ezarri zuen Estatuak Nafarroako Foru Komunitatean izanen duen Kontrol Metrologikoaren antolamendua. Agindu horretan CETENASA izendatu zen laborategi ofizial, konpondu edo aldatu ondoko egiaztatze faserako eta aldizka egiaztatzeko.

Aipatu aginduaren II. eranskinean CETENASAk, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik jasoko duena adierazi zen, baina foru agindu batzuek kopuruak aldatu dituzte, azkena martxoaren 27ko 36/2003 Foru Legea delarik.

2004ko apirilaren 29an enpresaren izena aldatu zen, hemendik aurrera Navarra de Verificaciones Legales, S.A. izanen baita, eta konpainiaren xedea, hemendik aurrera honelaxe idatziko baita: "Legezko metrologiaren esparruan, edonolako froga eta egiazpenak egitea, industrietako kalitatea eta segurtasuna neurtzea eta Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen bestelako kontrol jarduerak".

Gaur egun, 36/2003 Foru Aginduan ezarritako prezioak egokitu behar dira; izan ere, iragan den denboran, NAVELSA, S.A.k kontrol metrologiaz egiten dituen entsegu eta kudeaketen kostu erreala igo da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Ekainaren 10eko 128/1999 Foru Aginduaren bidez bere kargu dituen kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik, Navarra de Verificaciones Legales, S.A.k eskatzen ahal dituen prezioak onestea. Hona haien sailkapena eta zenbatekoak:

E R A N S K I N A

1._NAVELSA enpresak eskatzen ahal dituen prezioak, aldika egiaztatzeagatik edo konpondu nahiz aldatu ondoren egiaztatzeagatik.

a) Autoen pneumatikoetarako manometroak, erabilera publikokoak, eskukoak nahiz elektronikoak: 20,63 euro.

b) Funtzionamendu ez automatikoa duten pisatzeko tresnak.

b.1) Gehienez 50 kilogramo bitartekoak: 34,21 euro.

b.2) 51 kilogramotik 500 kilogramo bitartekoak: 105,84 euro.

b.3) 501 kilogramotik 3.500 kilogramo bitartekoak: 179 euro.

b.4) 3501 kilogramotik 20.000 kilogramo bitartekoak: 515,32 euro.

b.5) 20.001 kilogramotik 44.000 kilogramo bitartekoak: 737,69 euro.

b.6) 44.001 kilogramotik 60.000 kilogramo bitartekoak: 928,00 euro.

b.7) 60.000 kilogramotik goiti. Egiazpenaren prezioa formula hau erabiliz aterako da: T = 40*H*+D+d+A, non:

T: Ondoriozko prezioa.

H: Egiaztapenean emaniko ordu kopurua.

D: Joan-etorrien gastuak (0,30 euro/Km).

d: Dieten gastuak.

A: Baliabideak alokatzeko gastuak.

c) Tenperatura erregistratzaileak, gizakiak kontsumitzeko produktu ultraizoztuak garraiatzen direnean: 135,79 euro.

d) Kontagailu takikronometrikoak, taximetro izenaz ezagunak: 28,07 euro.

e) Ura ez den beste edozein likido neurtzeko sistemak, erregai likidoz hornitzeko direnak. Mahuka bakoitza: 24,06 euro.

f) Indukzioko kontagailu elektrikoak, energia aktiboa 2. mota: 27,30 euro.

g) Arauzko kontrol metrologikoaren mendeko neurketarako beste ekipo batzuk.

Haien ezaugarriengatik (proba berezien beharra, merkatuan dagoen kopurua, tamaina, e.a.) NAVELSAz kanpoko beste laborategien beharra duten neurketa ekipoei, entseguen kostua gehi 18,89 euro aplikatuko zaie, tarifa bezala, kudeaketa gastuengatik. Aldez aurretik jakinaraziko zaio eskatzaileari beste laborategietako entseguen gastua, eta hark espresuki onetsiko du.

2._Aldizka egiaztatzeko fasean eta konpondu edo aldatu ondoren kontrol metrologikorik ez duten aparatu eta sistemen entseguak.

Eranskin honen g) atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira tarifak.

3._NAVELSAk jaso beharreko tasa, egindako zerbitzu bakoitza Erregistro Ofizialean inskribatzeagatik.

Erregistro Ofizialean inskribatzen duen zerbitzu bakoitzeko, 1,50 euroko tasa aplikatu eta kobratuko du NAVELSAk, eta aipatuko den Nafarroako Gobernuaren kontuan sartuko du diru hori.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari eta Navarra Verificaciones Legales, S.A., NAVELSA enpresari (Mocholí industrialdea, Cein plaza, 4. 31110 Noain, Elortzibar, Nafarroa), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko ekainaren 10ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0409662