78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasiera batean onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldeketa puntual xehekatua, Noain-Elortzibarko Udal Planeko 6. eremuko U.E. 6.3 exekuzio unitateko 1. lurzatiari dagokionez, Iru.In, S.L.k Noainen sustaturik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko ekainaren 1ean egin bilkuran, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki du hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldeketa puntual xehekatua, Noain- Elortzibarko Udal Planeko 6. eremuko U.E. 6.3 exekuzio unitateko 1. lurzatiari dagokionez, Iru.In, S.L.k Noainen sustaturik. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta hilabetez egonen da jendaurrean. Udalari behin betiko onespena dagokio, hala behar badu, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da behin betiko onespena.

Noain-Elortzibarren, 2004ko ekainaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0409269